XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
5.- Lindaren jatorria.Amuma il zanetik, Mendiatarrak gitxiago joaten ziran Uriguen baserrira.
Agaitik Idoia ama arritu egin da, Jabik eta Mirenek Uriguenerako oiezko borondatea agertu dautsoenean.
- Zoaze eta ondo portau zaiteze
Trenera igon diraneko, Mirenek belarrira iduli dautso Jabiri:
- Iñaki orren isillekoa jakin bear dogu....
Traka-traka baten eta gurpidez beste arrapalada baten, an agertzen da Uriguen baserria betiko bakean.
- Zeozer artuko dozue, laztanok
- Iñaki ikusten gatoz.
Zera... eee...
- Beragaz berba egiteko...
Eskerrak Jone lengusiña agertu yakela orduantxe sukaldeko atean.
- Iñakigana? Neuk lagunduko dautzuet.
Basotik da....
Jone, Miren eta Jabi, irurak abiatu dira goiko landetarantz.
Jabik neska andia eritxi dautso Jone lengusiñari.
Solo arteko mota igaroten dagozela,
Mirenek alako ikarea artu dau.
- Or dabil gure eiztaria
- Nor izango dok ba! Uñaki gurea!.
- Jone, zuen txakurra Linda ala Perla da